top of page

Bi Kurtsoetako balorazio finala

  • Aingeru Legorburu
  • 19 may 2017
  • 1 Min. de lectura

Bi kurtso hauetan proiektu asko eta lan asko egin ditugu. Nire ustez, klasean dinamika ona jarraitu da, hau da, klaseak ez dira astunak izan eta aspergarriak ere ez. Azaltzeko eta lana egiteko moduak, oso onak iruditu zaizkit.

Gehin gustatu zaizkidan lanak hauek dira:

-Portfolioa:

Batzuetan lan asko egin dut proiektu honetan, bereiziki ebaluaketa bukatzen direnean baina kurtsoan zehar egiten den proiektu bat denez, azkenean, emaitza gustatu zait.

-Ordenagailuak:

Batez ere azkeneko klaseak gustatu zaizkit QCad eta FreeCad programak gustatu zaizkidalako. Baina ordenagailuen parterik txarrena FluidSim izan da, pneumatika ez zaidalako gustatzen.

-Tailerra:

Klaseak azkarrago pasatzen zaizkidalako, entretenitua nagoelako.

Gutxien gustatzen zaizkidan proiektuak hauek dira:

-Teoriako klaseak:

Oso astunak iruditu zaizkit. Gainera, klase erdia ulertzen zuen eta beste erdia ez, eta klasea zatitzea ez da ideia ona. Gustatu zaidana da ulertzen duen batek ulertzen ez dion bati erakusten dionean. Taldeka egin genuen azterketa ondo iruditu zitzaidan azken finean taldeko partaide guztiok zerbait ikasten genuelako.

Laburtzeko, 2 kurtsoetako klaserik hoberena izan da, klase diferente bat delako eta teknologia gustatzen zaidalako.


 
 
 

Comentarios


Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page